Azken eguneko festa

Abendua 26th, 2006

Iristen ari da, iristen ari da. Hor dago, bost egun eskasera urteko azken eguna. Eta noski, Egian ere denbora aurrera doa. Baina zer egingo dugu hamabi mahatsak jan ondoren? Nora joango gara urteko lehen gaua erretzera? Zer paratuko duzue lagunekin gau horretarako?

Artikulu osoa irakurri »

Business Broker

Memoriaren Mapan aurkitu nuen Gazteszena

Abendua 23rd, 2006

Hil honetako 20an, Ruper Ordorikak, bere azken diska (Memoriaren Mapan) gure auzo dugun Egiaren kulturetxeko Gazteszenan aurkeztu zuen. Itotzerainoako aforoa zegoen. Aforo guztia, sarrera guztiak agortuak zeuden. Berarekin eszenatokian bere kitarra eta Jon Piris baxua. Biluzik zeuden, biluztutako musika egin zuten. Euskal Herriko folk musika, folk oinarrietara itzuli ziren oinatiarra eta bere musika laguna.

Azken diskoko abesti guztiak jo zituzten (”Goizabalda” ezik); bestetik aurreko diskoetako abestiek ere izan zuten lekua kontzertuan: “Bihotz begiekin”, “Martin Larralde”, “Mila gau” eta “Zaindu maite duzun hori”.

Hurrengo kontzertua, abenduak 30, Usurbileko polikiroldegian. Aste honetako aukera galdu baduzu, ez galdu hurrengoa!

Business Broker

Santo Tomas bezperaren ilusioa

Abendua 20th, 2006

Gaur antiguoan egon naiz, neure ikastola zaharrean. Eta hantxe zeuden irakasle zein ikasle ezagunak, gehienak kaxeritoz eta kaxeritaz jantzirik. Han egin ditugu, irakasle ohiekin barreak antzinako kontuei buruz berbetan. Gogoratzen dut oraindik, batxilergoko 2. kurtsoan, nola gure ekimenak, azken kurtso hartako bidaia ahalbidetu zuen. Gaurko egunean, nire ikaskide ohi gazteagoek egin duten moduan.

Ez haiek bakarrik, umetxoak beraien jantzi eta guzti handik bueltaka zebiltzan, txalaparta, soinu, txistu eta panderetekin dantzan. Batzuk, txistorra jaten, besteak, hura ez gustuko izanagatik, Milka txokolatea. Denok izan gara gazteak. Denok egin ditugu halakoak. Egian, etxetik ateratzean, ume anitz ikusi ditut guztiak jantzita, ilusioz beterik. Ez ziren nire eskolako umeak, baina denbora berean baziren. Denak dira eskolako umeak.

Hemendik urte batzutara, jantzi horiek jaztez aspertuko dira, baina handik urte batzutara berriro jarriko dituzte, eta atzera emango dute begirada bere buruei intanduz jantzia ez jazteko zergatia. Eta lan egingo dute, azken hilabeteko 20 eta 21. egunetan, ilusioz betetako egunean lan egingo dutela, ikastolan lehenengo eta Konstituzio Plazan edota Gipuzkoa Plazan, bigarrenik, beraien bidai hori aurrera ateratzeko. Edo ez al duzue zuek berdina egin?

Business Broker

Bukowskiren memorian

Abendua 16th, 2006

Egiatik pasioan nindoala, geure auzo honek, Easo ederrari zein ekarpen egin dizkion pentsatzen aritu nintzen. Burua altxa bezain pronto han zegoen Egiako monumentu handienetarikoa, handiena ez bada behintzat: Bukowski taberna. Donostiarrak zaretenetatik zeintzuk ez duzue inoiz, taberna honen izena entzun? Zeintzuk ez duzue bertan zerbait hartu, bertan musikaz gozatu? Eta zuetatik nortzuek ez duzue zuen adimenean han jazotakoak gordetzen? Artikulu osoa irakurri »

Business Broker

Babel eta Igogailua

Abendua 9th, 2006

Egiari buruzko blog hau ez da erlijio blog bat, baina Biblian agertzen den pasarte bat interesgarria iruditzen zait. Genesiko 11. kapituluan esaten denez, gizonek zigurat itxurako dorre bat eraiki nahi izan zuten, lurretik zeruraino iritsiko zena. Baina Yaveh-k hau ez gertatzearren, hiztun guztien hizkuntzak nahastu zituen, hizkuntza berriak sortuz. Hala, gizonek ezin izan zuten adostasunera iritsi eta dorrea ez zen eraiki. Berdina gertatzen da ba, geure auzo honetan.

Artikulu osoa irakurri »

Business Broker

Kaleak blai eta blai

Abendua 7th, 2006

Urtero bezala, neguarekin batera euria ere etorri da, Egia den geure auzo honetara. Eta hauekin batera, betiko legez lehenengo arazoak ageri dira: uholdeak. Baina ez gaizki pentsatu, ez naiz Atotxan ematen diren uholdeei buruz ari. Ez. Gauza da, Karmengo Amaren kalea, denok dakigun bezala, aldapan dago eta grabitatearen indarraren ondorioz, ur guztia ubideetatik aldapa bera joaten da. Baina ubide horietan bi oztopo aurkitzen ditu urak. Lehenengoa, beribilak. Bigarrena, udaletxearen utzikeria.

Artikulu osoa irakurri »

Business Broker

Lehen Sarrera

Abendua 2nd, 2006

Ongi etorri Donostia hiriko eta, konkretuki, Egia auzoko blogera. Blog honetan, bereziki, Egia auzoko gaiak izango dira mintzagai. Bai gai kulturalak, urbanistikoak, politikoak, etab. Zuen iritzia ere oso garrantzitsua da eta emango bazenu, Egiako errealitatea hobetzen lagunduko zenuke.

Bestalde, nire lagun Galderri eskerrak eman nahi dizkiot, blog honen sorketan lagundu bait nau. Orok du zerbait ikasteko beharra. Mila esker!

Business Broker