Urtarrila 27th, 2007
Pasa da, jada, aste bat Donostiko egun handia igaro zenetik. Baina YouTube bezalako bideo erakusleetan oraintxe ari dira danborradari buruzko bideoak jartzen. Hala nola, geure auzko danborrada bat ez izan arren, omenalditxo bat egin nahi nioke Anastasio Peñari dituen hiru danborrada konpainiak bikainak baitira. Azpimarratzekoa iruditzen zait, Donostia osoko danborrada handiena osatzen dutela hiru konpainiek: seniorra (Donostiko gizon danborrada handiena), emakumeen danborrada (Donostiako emakumeentzako soilik den danborrada bakarra) eta gazteen danborrada.
Segidan YouTuben danborrada hauen bideoak eskegiko ditut.
Artikulu osoa irakurri »
Posted in Hirikoak, Bestelakoak | Iruzkin bat »
Urtarrila 19th, 2007
Iritsi da, iritsi. Iritsi da donostiarron egun handia. San Sebastian eguna, hain zuzen. Danborren, barrilen eta makilen soinu indartsuek blaituko dute eguna. Ez du axola euriak, ez du axola hotzak. Denok atera behar gera kalera, gazteenetik zaharrenera.
Artikulu osoa irakurri »
Posted in Egia, Hirikoak, Historia | 3 Iruzkin »
Urtarrila 18th, 2007
Atzo agertu zen prentsan (Noticias de Gipuzkoa) geure Egia auzoko Gaztelekuak ostiral honetan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzako, joku moduko bat antolatua duela. Eta zein da joku horren funtsa? Ba auzoko gazteei, beraien bizilekuan dauden taldeak ezaguztea hain zuzen (kulturalak, folkloristak…). Egian Egiazetik ostiralean 18:00 han egotea animatzen zaituztegu. Zaharragoentzat ere badago zerbait, baina ikusi nahi baduzue 19:30etan joan beharko duzue Gaztelekura.
Posted in Egia, Bestelakoak | Iruzkinik Gabe »
Urtarrila 12th, 2007
Urteak badira Tabacalera enpresa Egia den geure auzotik Errioxara aldatu zutenetik, eta zer da Cristina Enea parkearen ondoan mantentzen den harri egitura hori? Udalaren ekimenez Kultura Garaikideko Zentro Internazionala bihurtu da edo, gutxienez, hura egiten saiatzen ari da. Baina zein da udalak hura horrela antolatzeko kontuan hartu dituen irizpideak? Artikulu osoa irakurri »
Posted in Egia, Hirikoak, Kultura | 3 Iruzkin »