Zer ordu da?
Otsaila 19th, 2007Denok ditugu gure auzoak berezi edo kurioso egiten dituzten elementu edo ezaugarriak. Egia gure auzoan adibididez, Polikiroldegiko plaza parean, eguzki erloju bat dugu. Inoiz ez dut ulertu oso ondo nola funtzionatzen zuen, inoiz ez zuelako ordu zuzena markatzen. Baina, oroitzapenak gaurkotuz, txikiak ginenean eta erlojurik ez genuenean, plazan pasioan edota eserita zeuden aiton-amonek, ezpainetan irripar batekin esaten ziguten, “Han duzue erlojua. Hura begiratu.”
Post edo sarrera hau, erloju harrentzako gorazarre bat besterik ez da. Auzo guztiek dituzte halako txokoak, zeintzuk dira zuenak?