Azken eguneko festa

Abendua 26th, 2006

Iristen ari da, iristen ari da. Hor dago, bost egun eskasera urteko azken eguna. Eta noski, Egian ere denbora aurrera doa. Baina zer egingo dugu hamabi mahatsak jan ondoren? Nora joango gara urteko lehen gaua erretzera? Zer paratuko duzue lagunekin gau horretarako?

Staff delakoa irekia egongo da, eta agian, zorte piska batekin Kino Kafea ere. Baina nik beste proposamen bat dut, geroz eta gehiago ohitura dagoen kotilioi batera joatea. Gehituk (Gay eta Lesbianen Erakundeak) antolatzen duen kotilioira joatea. Lehengo astean jarri ziren 900 sarrera salmentan 20 euroko prezioan, eta aurreko urtetakoak ikusita, denak denbora gutxian salduko direla aurre ikusi daiteke. Jende asko homosexuala ez izan arren horrelako kotilioietara joaten da, beraz, Egian Egiazetik, urteroko ohikotasunarekin puskatzeko kotilioi honetatik pasatzea animatzen zaituztegu.

 

Kotilioiko Kartela

Iruzkin bat to “Azken eguneko festa”

  1. jauregibeitia Says:

    Badago plan hobeagorik ere… ;-)

    Urte berri on izan!

Iruzkin bat utzi