Egian Egiaz-en urteurrena. Mila esker Blogak Zerotik.

Abendua 2nd, 2007

Bada urte bat Egian Egiaz sortu genuela. Eta gaurko honetan, urtemuga honetan, Egiako Atari honen Genesiaz jardungo gara.

Urte bat bada Blogak Zerotik kurtsora joan ginela, blog egoki bat nola egin erakutsi zigun ikastaro bat. Hura Galder Segurola-ren eskutik etorri zen, lagun on bat. Azaldu zizkigunak idatzi egin zituen gero eta bere blogera igo zuen ikastaroa, beste pertsona batzuek ere hartaz baliatu zitezen (hura ikusteko klik egin hemen). Ikastaro hura, Aberrigintzan KulturĀ Taldeak subentzionatu zuen, haiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik.

Zaila da, benetan, blog bat modu konstante batean berrituta edukitzea. Denbora behar da, gai interesgarri eta mamitsuak behar dira. Hori da Egian Egiaz-ek azken urte honetan erakutsi diguna. Baina horrek ez du, inola ere, esan nahi esperientzia desegokia izan denik. Alderantziz, auzo bati buruzko blog bat edukitzean, hari buruzko ikuspegia guztiz aldatzen da, auzoko bizitza aztertu eta erakusten saiatzen zarelako. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Galder Segurola-ri mundu berri honetan, Web 2.0 mundu honetan, lehen pausoak ematen laguntzeagatik.

Mila esker ere zuei, irakurleoi urte honetan Egiako errealitatea gurekin konpartitu duzuen horiei. Mila esker, benetan. Eta zorionak Blogak Zerotik. ZORIONAK!

2 Iruzkin to “Egian Egiaz-en urteurrena. Mila esker Blogak Zerotik.”

  1. Iban Says:

    Zorionak Harri ta egiaz.net! Aber urte askotan zehar mantentzezun bloga, oso interesgarriya da ta.

  2. gorri Says:

    Zorionak Harri!

Iruzkin bat utzi