Bukowskiren memorian
Abendua 16th, 2006Egiatik pasioan nindoala, geure auzo honek, Easo ederrari zein ekarpen egin dizkion pentsatzen aritu nintzen. Burua altxa bezain pronto han zegoen Egiako monumentu handienetarikoa, handiena ez bada behintzat: Bukowski taberna. Donostiarrak zaretenetatik zeintzuk ez duzue inoiz, taberna honen izena entzun? Zeintzuk ez duzue bertan zerbait hartu, bertan musikaz gozatu? Eta zuetatik nortzuek ez duzue zuen adimenean han jazotakoak gordetzen?
Eta taberna berari itaunduko bagenio, zenbat istorio kontatuko lizkiguke, historiaren zenbat istorio? Agian talde gazte batek (Green Day, agian), nola bere eszenarioan igota, haien ibilbidearen metro batzuk ahalbidetu zituzten? Eta nola…? Eta nola…?
Eta orain, itxirik. Nora joan dira han gordetzen ziren hiritarrak? Non ezkutatzen da han jotzen zen rocka? Leku eder bat galdu zuen Egiak, taberna hori istean. Batzuentzat, Donostiako rockaren katedrala. Orain, berriz, zer dugu hirian? Sartzeko 10 euro ordaindu behar dituzun tabernak. Galdu da, galdu, taberna bat. Galdu da, galdu, izpiritu bat.
Egian Egiazetik, omenaldi bat egin nahi genion Bukowski tabernari, berari buruzko hausnarketa eginez. Geure memoriaren ibilbidean geldituko dela gogoratuz.
Abendua 17th, 2006 at 3:42 pm
Ya me acuerdo yo del Bukowsky, la verdad es que no lo frecuente mucho pero me acuerdo de el.
Abendua 17th, 2006 at 10:49 pm
una pena.
Abendua 18th, 2006 at 1:49 am
Egiako rock-a gazte-eszenan dago
Abendua 18th, 2006 at 12:56 pm
egia esan, gazteszena udalak bultzaturik, kultur etxeen barruko jardueretan sarturik, geroago egindako zerbait da. Datu gehiago izateko, asteazken honetan ruper ordorikaren azken diskoaren kontzertu bat emango da gazte eszenan. espero det jende asko joatea. anima zaitezte!
Abendua 18th, 2006 at 5:24 pm
Ni izan nintzen pare bat aldiz Bukowskin. Lagun batzuen taldeak ere bertan jo zuen. Egiako monumentua zen bai. Eta nire txikitako oroitzapenen parte ere bada.
Abendua 18th, 2006 at 7:30 pm
esaten nuen egian ezagutzen dudan gauza bakarra dalako.
Abendua 19th, 2006 at 4:56 pm
Ni egon nintzen Green Day han jo zutenean… Orain baino gazteagoa nintzen eta gurasoekin nengoen… Oroitzapen ikaragarri onak ditut…
Han Kanitxe eta horrelako pertsonaiak ibiltzen ziren. Bueno, ni horretaz oroitzen naiz.
Ustet Bukowsky ‘80. hamarkadako tabernatzat har genezakeela (ez dakit noiz ireki zen ere -80ko bukaeran ziurrenik-, baina mobida alternatiboaren aintzandaritzat har genezake Egia auzoan).
Ene! Atabal bezelakoa… Bo, espero behintzat hau ixtea… Hasi berriak diren musika taldeentzat leku hauek ikaragarri ondo egoten dira. Ezin da alderatu Kultur etxeetan dagoen giroa, horrelako tabernetan egoten denarekin…
Abendua 19th, 2006 at 4:57 pm
Atabal ez ixtea esan nahi nuen… Ene! jejeje, barka!
Urria 15th, 2007 at 10:52 am
[…] Itzuli da. Bukowski itzuli da. Aste batzuk badira Bukowski taberna berriro ireki zela. Egin genuen, Egian Egiaz blog honetan taberna mitiko honi buruzko omenaldi-idazki bat egin genuen. Hura: Bukowskiren Memorian artikuluan irakur dezakezue. Baina orain itzuli egin da, Egia Kaleko 18an dagoen musika ikonoa itzuli egin da. […]