Egian Egiaz-en urteurrena. Mila esker Blogak Zerotik.

Abendua 2nd, 2007

Bada urte bat Egian Egiaz sortu genuela. Eta gaurko honetan, urtemuga honetan, Egiako Atari honen Genesiaz jardungo gara.

Urte bat bada Blogak Zerotik kurtsora joan ginela, blog egoki bat nola egin erakutsi zigun ikastaro bat. Hura Galder Segurola-ren eskutik etorri zen, lagun on bat. Azaldu zizkigunak idatzi egin zituen gero eta bere blogera igo zuen ikastaroa, beste pertsona batzuek ere hartaz baliatu zitezen (hura ikusteko klik egin hemen). Ikastaro hura, Aberrigintzan Kultur Taldeak subentzionatu zuen, haiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik.

Zaila da, benetan, blog bat modu konstante batean berrituta edukitzea. Denbora behar da, gai interesgarri eta mamitsuak behar dira. Hori da Egian Egiaz-ek azken urte honetan erakutsi diguna. Baina horrek ez du, inola ere, esan nahi esperientzia desegokia izan denik. Alderantziz, auzo bati buruzko blog bat edukitzean, hari buruzko ikuspegia guztiz aldatzen da, auzoko bizitza aztertu eta erakusten saiatzen zarelako. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Galder Segurola-ri mundu berri honetan, Web 2.0 mundu honetan, lehen pausoak ematen laguntzeagatik.

Mila esker ere zuei, irakurleoi urte honetan Egiako errealitatea gurekin konpartitu duzuen horiei. Mila esker, benetan. Eta zorionak Blogak Zerotik. ZORIONAK!

Business Broker

Euskal Herria EgitEA

Maiatza 14th, 2007

Hauteskundeak hasi dira. Nabaritu duzue, ezta? Buzoiak Odonen panfleto eta sasi-aldizkariez beterik. Geure diruarekin egindako panfletoak. Kanpainian gaude, nabari da. Haizeak daramatza esames asko, gehiegi agian.

Orain Eusko Alkartasunak kanpainiarako egin duen bideo batekin utziko zaituztet. Bideo oso interesgarria:

 

Artikulu hau gaztelaniaz irakurri nahi baduzue sakatu hemen.

Business Broker

Egian Egiaz Elebidun!

Apirila 11th, 2007

Bai, hala da. Gaurtik aurrera Egia auzoko blog hau elebiduna izango da, euskaraz eta gaztelaniazko bertsioak izango ditu. Beharrezkoa ikusten genuen irakurleei gaztelaniazko aukera bat ematea. Ildo horretatik, Wordpressekin gaztelaniazko bertsioa eraiki dugu. Ez da erraza izan eta arazoak izan ditugu eta. Horregatik, gure lagun on Galderri eskerrak eman nahi dizkiogu, eskaini eta emandako laguntzarengatik. Egian Egiaz ezerezean geldituko zen laguntza hori eman izan ez baligu.

Batetik, ikusiko zenutenez blogaren burualdeko barran, azken botoia gaztelaniazko bertsiora eramango zaituztena da: Egian Egiaz en Castellano. Bestetik, hemendik aurrera, sarrera berri guztiek gaztelaniazko bertsiorako lotura zuzena izango dute haien amaieran.

Hala ere, modu zuzenean sartu nahi baldin baduzue gaztelaniazko bertsiora, URLan hauxe ipini: www.cas.egiaz.net

Artikulu honen gaztelaniazko bertsioa irakurri nahi baduzu hemen sakatu.

Business Broker

Zer ordu da? (II) 10:15

Martxoa 15th, 2007

Bi egunetik hona gauza kurioso bat antzeman dut Egiako, gure auzoko, erloju baten inguruan. Tabacalerako erlojua geldirik dago bi gauaz hona. 10:15ak direla esaten digu, edota 22:15ak. Fijatu al da inor?

Post laburra da hau, bakarrik planteatu nahi nuen zein ote litzatekeen denboran geldituta mantendu daitekeen auzo baten etorkizuna. Denboran geldi, geldi…

Business Broker

Zer ordu da?

Otsaila 19th, 2007

Denok ditugu gure auzoak berezi edo kurioso egiten dituzten elementu edo ezaugarriak. Egia gure auzoan adibididez, Polikiroldegiko plaza parean, eguzki erloju bat dugu. Inoiz ez dut ulertu oso ondo nola funtzionatzen zuen, inoiz ez zuelako ordu zuzena markatzen. Baina, oroitzapenak gaurkotuz, txikiak ginenean eta erlojurik ez genuenean, plazan pasioan edota eserita zeuden aiton-amonek, ezpainetan irripar batekin esaten ziguten, “Han duzue erlojua. Hura begiratu.”

Post edo sarrera hau, erloju harrentzako gorazarre bat besterik ez da. Auzo guztiek dituzte halako txokoak, zeintzuk dira zuenak?

Eguzki Erlojua

 

Business Broker

Peña Anastasio

Urtarrila 27th, 2007

Pasa da, jada, aste bat Donostiko egun handia igaro zenetik. Baina YouTube bezalako bideo erakusleetan oraintxe ari dira danborradari buruzko bideoak jartzen. Hala nola, geure auzko danborrada bat ez izan arren, omenalditxo bat egin nahi nioke Anastasio Peñari dituen hiru danborrada konpainiak bikainak baitira. Azpimarratzekoa iruditzen zait, Donostia osoko danborrada handiena osatzen dutela hiru konpainiek: seniorra (Donostiko gizon danborrada handiena), emakumeen danborrada (Donostiako emakumeentzako soilik den danborrada bakarra) eta gazteen danborrada.

Segidan YouTuben danborrada hauen bideoak eskegiko ditut.

Artikulu osoa irakurri »

Business Broker

Egiako Gaztelekuaren jokua

Urtarrila 18th, 2007

Atzo agertu zen prentsan (Noticias de Gipuzkoa) geure Egia auzoko Gaztelekuak ostiral honetan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzako, joku moduko bat antolatua duela. Eta zein da joku horren funtsa? Ba auzoko gazteei, beraien bizilekuan dauden taldeak ezaguztea hain zuzen (kulturalak, folkloristak…). Egian Egiazetik ostiralean 18:00 han egotea animatzen zaituztegu. Zaharragoentzat ere badago zerbait, baina ikusi nahi baduzue 19:30etan joan beharko duzue Gaztelekura.

Business Broker

Azken eguneko festa

Abendua 26th, 2006

Iristen ari da, iristen ari da. Hor dago, bost egun eskasera urteko azken eguna. Eta noski, Egian ere denbora aurrera doa. Baina zer egingo dugu hamabi mahatsak jan ondoren? Nora joango gara urteko lehen gaua erretzera? Zer paratuko duzue lagunekin gau horretarako?

Artikulu osoa irakurri »

Business Broker