Azaroa 5th, 2007
Iturria: Irutxuloko Hitza
Orain dela denbora asko, urte bat ia, Egia auzoko blog honetan hitz egin genuen Plaza Haundiko Igogailuaren inguruko gorabeherei buruz. (Ikus: Babel eta Igogailua). Urte bete da, jada, obrak hasi zirela, Udalak lau hilabete eta erdian bukatuta egongo zela esan zuen arren. Orain dioenez, 2008. urte hasierarako bukatuta egongo dira, obrak hasi eta 15 hilabetetara. Artikulu osoa irakurri »
Posted in Egia, Udala, Politika | Iruzkin bat »
Urria 15th, 2007
Itzuli da. Bukowski itzuli da. Aste batzuk badira Bukowski taberna berriro ireki zela. Egin genuen, Egian Egiaz blog honetan taberna mitiko honi buruzko omenaldi-idazki bat. Hura: Bukowskiren Memorian artikuluan irakur dezakezue. Baina orain itzuli egin da, Egia Kaleko 18an dagoen musika ikonoa itzuli egin da. Artikulu osoa irakurri »
Posted in Egia, Kultura, Tabernak | Iruzkin bat »
Uztaila 30th, 2007
2 hilabete badira Egia gure auzoko blog hau berritzen ez dugula. Halere, 20 urte ere badira LA TABERNA taberna -eta barkatu erredundantzia- ireki zela. Horregatik, blog umil honetatik ospakizunera gehitu nahi gara.
Egiako toki esanguratsua da LA TABERNA, garagardo on batekin musika ederra entzuteko leku apropos baino aproposagoa. Bere jabeari buruz, Alfredori buruz, esan genezake auzoko erreferente dela. Jazz emanaldien sustatzaile porrokatua da, eta edaritegia, bere gustoen eta auzoko kulturaren erakusleiho paregabea.
Orain, urtemuga ospatzen da eta edaritegiak kamiseta batzuk atera ditu hura ospatzeko asmoarekin.
Ez du inork duda egiten, LA TABERNA Egiako txoko berezi eta apartekoa da. Egian Egiazetik beste 20 urteko zortea opa diogu. ZORIONAK!
Gaztelaniazko bertsioa irakurri nahi badezue sakatu hemen.
Posted in Egia, Tabernak | Iruzkinik Gabe »
Maiatza 28th, 2007
Atzo gauzatu ziren, Euskal Herri osoan bezala, Donostiako Udalerako hauteskundeak. Irabazlea PSOE izan genuen, baina gure blog hau Egia auzoari dagokionez, gure auzoko emaitzak jarriko ditut:
PSOE: 2342
ANV: 1341
PP: 982
PNV: 818
EB-ARALAR: 734
EA: 437
Artikulu hau gaztelaniaz irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
Posted in Egia, Udala, Politika | Iruzkinik Gabe »
Maiatza 21st, 2007
Lehengoan, Egia gure auzotik paseoan nenbilenean, Eusko Alkartasunako udaleko hautagaiak aurkitu nituen. Han zeuden, Jaione Arratibel, Ricardo Burutaran eta Harkaitz Millan, besteak beste. Haien alderdiko Egiako hauteskunde programa banatzen ari ziren. Bi gauza iruditu zitzaizkidan harrigarri. Lehena, auzokako programa izatea. Bigarrena, haiek hura banatzen aritu izana. Lan gogorra, euria baitzen.
Benetan konpromisoa harturiko hautagaiak, kalean, guztiz blaiturik programak banatzen. Horregatik, lana eta Egiarekiko programa bat egitean erakutsi duten borondate ona eskertzeagatik, programaren ildo nagusiak hementxe atxikituko ditut.
EGIA BERRESKURATU lelopean, hau da proposatzen dutena:
-Aldakonea eta Ametzagaina bezalako auzoko guneek duten irisgarritasun arazoak konpontzea.
-Deba Ibaia, Oiartzun Ibaia eta Konkorrenea ingurunetan berrurbanizazio eta berritzeak egitea.
-Ibaialde gunean ibai parkea eraikitzea. Ibaialden, Quirón azpian, aparkamendua ipintzea.
-Tabakalerako proiektuaren berdefinizioa, auzorako erabilera izango duten gune kulturalak bultzatuz.
-Tabakaleran Emakumearen Zentrua ezartzea.
-Egiako zubia kendu eta berri bat ipintzea.
-Egiako lur azpiko pasadizua kendu eta oinezkoentzako pasarela bat eraikitzea.
-Tabakalera eta Mundaiz arteko bidea konpontzea, trafikoa berrantolatuz.
-Jareñoko liburutegia handitzea, bertako ekintza ezberdinak zabaltzea eta ordutegiak berdefinitzea.
-Polikiroldegiko instalakuntzak hobetu eta berritzea.
-Udaltzaingoaren presentzia handitzea, Ertzaintzarekin koordinatuz.
Artikulu hau gaztelaniaz irakurri nahi baduzu sakatu hemen.
Posted in Egia, Hirikoak, Udala | Iruzkinik Gabe »
Apirila 17th, 2007
Bukatu dira Aste Santua eta Pazkoko Astea. Bukatu dira oporrak. Denok hasi gara berriro lanean. Eta gu bezala, udal-langileak ere lanean hasi dira. Eta zein lan dute oraingoan? Karmengo Amaren kaleko espaloia handitzea. Artikulu osoa irakurri »
Posted in Egia, Udala | Iruzkin bat »
Martxoa 27th, 2007
Dirudienez, hasi dira “Tabacalera“, edota orain deitzen dioten moduan TBK (Akronimo moderno eta euskaldundua), bere erreforma prozesuak hasiko ditu laster. Artikulu osoa irakurri »
Posted in Egia, Hirikoak, Kultura | 7 Iruzkin »
Martxoa 21st, 2007
Uraren Eguna dela eta, Egia gure auzoan kokatzen den Cristina Enea fundazioak, bere Ingurugiro Hezkuntzaren Programaren barruan, konferentzia batzuk esakainiko ditu gaur-bihar artean. Artikulu osoa irakurri »
Posted in Egia, Hirikoak, Kultura | 2 Iruzkin »
Martxoa 15th, 2007
Bi egunetik hona gauza kurioso bat antzeman dut Egiako, gure auzoko, erloju baten inguruan. Tabacalerako erlojua geldirik dago bi gauaz hona. 10:15ak direla esaten digu, edota 22:15ak. Fijatu al da inor?
Post laburra da hau, bakarrik planteatu nahi nuen zein ote litzatekeen denboran geldituta mantendu daitekeen auzo baten etorkizuna. Denboran geldi, geldi…
Posted in Egia, Bestelakoak | Iruzkin bat »
Otsaila 19th, 2007
Denok ditugu gure auzoak berezi edo kurioso egiten dituzten elementu edo ezaugarriak. Egia gure auzoan adibididez, Polikiroldegiko plaza parean, eguzki erloju bat dugu. Inoiz ez dut ulertu oso ondo nola funtzionatzen zuen, inoiz ez zuelako ordu zuzena markatzen. Baina, oroitzapenak gaurkotuz, txikiak ginenean eta erlojurik ez genuenean, plazan pasioan edota eserita zeuden aiton-amonek, ezpainetan irripar batekin esaten ziguten, “Han duzue erlojua. Hura begiratu.”
Post edo sarrera hau, erloju harrentzako gorazarre bat besterik ez da. Auzo guztiek dituzte halako txokoak, zeintzuk dira zuenak?
Posted in Egia, Bestelakoak | 6 Iruzkin »