Lehengoan, Egia gure auzotik paseoan nenbilenean, Eusko Alkartasunako udaleko hautagaiak aurkitu nituen. Han zeuden, Jaione Arratibel, Ricardo Burutaran eta Harkaitz Millan, besteak beste. Haien alderdiko Egiako hauteskunde programa banatzen ari ziren. Bi gauza iruditu zitzaizkidan harrigarri. Lehena, auzokako programa izatea. Bigarrena, haiek hura banatzen aritu izana. Lan gogorra, euria baitzen.
Benetan konpromisoa harturiko hautagaiak, kalean, guztiz blaiturik programak banatzen. Horregatik, lana eta Egiarekiko programa bat egitean erakutsi duten borondate ona eskertzeagatik, programaren ildo nagusiak hementxe atxikituko ditut.
EGIA BERRESKURATU lelopean, hau da proposatzen dutena:
-Aldakonea eta Ametzagaina bezalako auzoko guneek duten irisgarritasun arazoak konpontzea.
-Deba Ibaia, Oiartzun Ibaia eta Konkorrenea ingurunetan berrurbanizazio eta berritzeak egitea.
-Ibaialde gunean ibai parkea eraikitzea. Ibaialden, Quirón azpian, aparkamendua ipintzea.
-Tabakalerako proiektuaren berdefinizioa, auzorako erabilera izango duten gune kulturalak bultzatuz.
-Tabakaleran Emakumearen Zentrua ezartzea.
-Egiako zubia kendu eta berri bat ipintzea.
-Egiako lur azpiko pasadizua kendu eta oinezkoentzako pasarela bat eraikitzea.
-Tabakalera eta Mundaiz arteko bidea konpontzea, trafikoa berrantolatuz.
-Jareñoko liburutegia handitzea, bertako ekintza ezberdinak zabaltzea eta ordutegiak berdefinitzea.
-Polikiroldegiko instalakuntzak hobetu eta berritzea.
-Udaltzaingoaren presentzia handitzea, Ertzaintzarekin koordinatuz.
Artikulu hau gaztelaniaz irakurri nahi baduzu sakatu hemen.
Dirudienez, hasi dira “Tabacalera“, edota orain deitzen dioten moduan TBK (Akronimo moderno eta euskaldundua), bere erreforma prozesuak hasiko ditu laster. Artikulu osoa irakurri »
Uraren Eguna dela eta, Egia gure auzoan kokatzen den Cristina Enea fundazioak, bere Ingurugiro Hezkuntzaren Programaren barruan, konferentzia batzuk esakainiko ditu gaur-bihar artean. Artikulu osoa irakurri »
Pasa da, jada, aste bat Donostiko egun handia igaro zenetik. Baina YouTube bezalako bideo erakusleetan oraintxe ari dira danborradari buruzko bideoak jartzen. Hala nola, geure auzko danborrada bat ez izan arren, omenalditxo bat egin nahi nioke Anastasio Peñari dituen hiru danborrada konpainiak bikainak baitira. Azpimarratzekoa iruditzen zait, Donostia osoko danborrada handiena osatzen dutela hiru konpainiek: seniorra (Donostiko gizon danborrada handiena), emakumeen danborrada (Donostiako emakumeentzako soilik den danborrada bakarra) eta gazteen danborrada.
Segidan YouTuben danborrada hauen bideoak eskegiko ditut.
Iritsi da, iritsi. Iritsi da donostiarron egun handia. San Sebastian eguna, hain zuzen. Danborren, barrilen eta makilen soinu indartsuek blaituko dute eguna. Ez du axola euriak, ez du axola hotzak. Denok atera behar gera kalera, gazteenetik zaharrenera.
Urteak badira Tabacalera enpresa Egia den geure auzotik Errioxara aldatu zutenetik, eta zer da Cristina Enea parkearen ondoan mantentzen den harri egitura hori? Udalaren ekimenez Kultura Garaikideko Zentro Internazionala bihurtu da edo, gutxienez, hura egiten saiatzen ari da. Baina zein da udalak hura horrela antolatzeko kontuan hartu dituen irizpideak? Artikulu osoa irakurri »
Gaur antiguoan egon naiz, neure ikastola zaharrean. Eta hantxe zeuden irakasle zein ikasle ezagunak, gehienak kaxeritoz eta kaxeritaz jantzirik. Han egin ditugu, irakasle ohiekin barreak antzinako kontuei buruz berbetan. Gogoratzen dut oraindik, batxilergoko 2. kurtsoan, nola gure ekimenak, azken kurtso hartako bidaia ahalbidetu zuen. Gaurko egunean, nire ikaskide ohi gazteagoek egin duten moduan.
Ez haiek bakarrik, umetxoak beraien jantzi eta guzti handik bueltaka zebiltzan, txalaparta, soinu, txistu eta panderetekin dantzan. Batzuk, txistorra jaten, besteak, hura ez gustuko izanagatik,Milka txokolatea. Denok izan gara gazteak. Denok egin ditugu halakoak. Egian, etxetik ateratzean, ume anitz ikusi ditut guztiak jantzita, ilusioz beterik. Ez ziren nire eskolako umeak, baina denbora berean baziren. Denak dira eskolako umeak.
Hemendik urte batzutara, jantzi horiek jaztez aspertuko dira, baina handik urte batzutara berriro jarriko dituzte, eta atzera emango dute begirada bere buruei intanduz jantzia ez jazteko zergatia. Eta lan egingo dute, azken hilabeteko 20 eta 21. egunetan, ilusioz betetako egunean lan egingo dutela, ikastolan lehenengo eta Konstituzio Plazan edota Gipuzkoa Plazan, bigarrenik, beraien bidai hori aurrera ateratzeko. Edo ez al duzue zuek berdina egin?