Sebastian bat bada zeruan, Donosti(a) bat bakarra munduan…
Urtarrila 19th, 2007Iritsi da, iritsi. Iritsi da donostiarron egun handia. San Sebastian eguna, hain zuzen. Danborren, barrilen eta makilen soinu indartsuek blaituko dute eguna. Ez du axola euriak, ez du axola hotzak. Denok atera behar gera kalera, gazteenetik zaharrenera.