Egia EgitEA

Maiatza 21st, 2007

Egia Egitea

Lehengoan, Egia gure auzotik paseoan nenbilenean, Eusko Alkartasunako udaleko hautagaiak aurkitu nituen. Han zeuden, Jaione Arratibel, Ricardo Burutaran eta Harkaitz Millan, besteak beste. Haien alderdiko Egiako hauteskunde programa banatzen ari ziren. Bi gauza iruditu zitzaizkidan harrigarri. Lehena, auzokako programa izatea. Bigarrena, haiek hura banatzen aritu izana. Lan gogorra, euria baitzen.

Benetan konpromisoa harturiko hautagaiak, kalean, guztiz blaiturik programak banatzen. Horregatik, lana eta Egiarekiko programa bat egitean erakutsi duten borondate ona eskertzeagatik, programaren ildo nagusiak hementxe atxikituko ditut.

EGIA BERRESKURATU lelopean, hau da proposatzen dutena:

-Aldakonea eta Ametzagaina bezalako auzoko guneek duten irisgarritasun arazoak konpontzea.
-Deba Ibaia, Oiartzun Ibaia eta Konkorrenea ingurunetan berrurbanizazio eta berritzeak egitea.
-Ibaialde gunean ibai parkea eraikitzea. Ibaialden, Quirón azpian, aparkamendua ipintzea.
-Tabakalerako proiektuaren berdefinizioa, auzorako erabilera izango duten gune kulturalak bultzatuz.
-Tabakaleran Emakumearen Zentrua ezartzea.
-Egiako zubia kendu eta berri bat ipintzea.
-Egiako lur azpiko pasadizua kendu eta oinezkoentzako pasarela bat eraikitzea.
-Tabakalera eta Mundaiz arteko bidea konpontzea, trafikoa berrantolatuz.
-Jareñoko liburutegia handitzea, bertako ekintza ezberdinak zabaltzea eta ordutegiak berdefinitzea.
-Polikiroldegiko instalakuntzak hobetu eta berritzea.
-Udaltzaingoaren presentzia handitzea, Ertzaintzarekin koordinatuz.

Artikulu hau gaztelaniaz irakurri nahi baduzu sakatu hemen. 

Iruzkin bat utzi