Egiako Historia (I)

Abendua 26th, 2006

Egian Egiaz blog hau, Egia auzoari buruzko gaiak jarduten ditu. Baina bestalde, bere sortzaile eta kudeatzaileei gure auzo denari buruzko atzera begirada egin nahi izan dugu orrialde nagusi honekin. Hala nola, orain atzera bidaia egingo dugu, Donostia hiribilduaren ekialdeko mendiskan zegoen Egia izeneko baserriari.

I.-Izenei Bueltaka.

Baina pentsa dezagun, ater dezagun. Egia al zen, baserri horren izena? Edota Hegia? Pentsatu behar da, hegiak euskaraz ertz esan nahi duela, eta geure auzo hau Donostiako lurren mugan zegoela. Izena hemendik datorrela pentsatzen da. Baserri honen inguruan, eta Easo Ederraren muga hauetan beste baserri batzuk ezarri ziren gaur egungo kanposantu eta kaleei izen emango zietenak (Polloe-Enea, Alkolea, Aldapa…).

Business Broker

Comments are closed.