Espaloi txikia. Espaloi handia.

Apirila 17th, 2007

Bukatu dira Aste Santua eta Pazkoko Astea. Bukatu dira oporrak. Denok hasi gara berriro lanean. Eta gu bezala, udal-langileak ere lanean hasi dira. Eta zein lan dute oraingoan? Karmengo Amaren kaleko espaloia handitzea.

Astelehenean ikusi nuen lehen aldiz lurrean, espaloia bitan bereizten zuen marra eten bat. Gero jakin nuen, marra hura hesi batzuen kokalekua markatzen zutela.

 Hesia

Orain errepidetik hurbilen dagoen zatia altxa egingo dute eta zabaldu. Honek arazoak sortzen ditu. Espaloiko pasabidea estutu egin da. Benetan estua da orain, bi pertsona gurutzatzen direnean talka egiten dute erremediorik gabe. Bigarren arazoa, espaloia zabaltzean, errepidea estuagoa izango da, ondorioz ezingo dira kotxeak aparkatu lekurik ez delako egongo.

Agian, Odon Elorza, Donostiako alkateak aparkatzeko leku falta hori San Frantzisko Javier kalean egin nahi diren parking-arekin konpentsatu egin nahiko du? Ez dut uste. Milioiak balio baidute han egindako aparkalekuek. Beraz, Egia gure auzoan, kotxeak uzteko lekua falta, eta gainera espazioa murriztu, ibiltariei traba eginaz. Nola ez.

Sarrera hau gaztelaniaz irakurtzeko emen sakatu.

p2210135.JPG         p2210134.JPG

Iruzkin bat to “Espaloi txikia. Espaloi handia.”

  1. ashet Says:

    garraio publikoa ez da zoragarria, beraz, ez dizut ezango erabiltzeko, baliteke zuri ondo ez etortzea.
    Baina argi daukadana da pilo bat jende kotxea erabiltzen duela printzipioz, eta garraio publikoa askorentzat bai dela benetako alternatiba.

    Garraio publikoa hobetu, indartu eta erabili behar da.

Iruzkin bat utzi