Babel eta Igogailua II
Azaroa 5th, 2007Iturria: Irutxuloko Hitza
Orain dela denbora asko, urte bat ia, Egia auzoko blog honetan hitz egin genuen Plaza Haundiko Igogailuaren inguruko gorabeherei buruz. (Ikus: Babel eta Igogailua). Urte bete da, jada, obrak hasi zirela, Udalak lau hilabete eta erdian bukatuta egongo zela esan zuen arren. Orain dioenez, 2008. urte hasierarako bukatuta egongo dira, obrak hasi eta 15 hilabetetara.
Hasieratik arazoak izan zituzten obrak egiteko garaian, lehenik, plazaren azpian dauden garajeen jabeen arteko liskar eta auziak izan ziren; gero Dandai Egiako Emakume Elkarteak igogailua kristalezkoa –gardena– izatea eskatu zuten, segurtasun handiagoa edukitzeko. Igogailuak Plaza Haundi eta Kapitañene lotu ditu, eta luzera, pasagune baten bitartez Baztanekin lotura izango du.
Egian Egiazek adierazi nahi du, Udalak errespetua zor diola Egiari egiten ari den obra guztiek ez diotelako onurarik ekartzen auzoari. Udalak ez ditu epeak errespetatzen eta konpondu nahi dituen arazoak gehiago okertzen ditu. Edo ez da hala?
Martxoa 23rd, 2008 at 1:16 pm
Zeinek eskatu du igogailu hau? Norentzat da? Eta zertarako behar dugu igogailu hau? Zeinek ibiliko du? Aldakoneako jendeak Plaza Haundira joan nahi du? Agian nahiago dute erdira eta Grosera joatea?
Izugarrizko gola sartu digute Udaletxekoek eta Kutxakoek. Igogailu hau egin da gero Onkologikoren lurrean eraikiko diren etxeen balioa haunditzeko. Ze bestela, zeinentzat da igogailu hau?
Eta, orain, noski, udaletxekoek diote Egian daukagula dagoeneko igogailu bat eta beste bat ez dugula behar. Eta horrela gelditu gara behar genuen igogailurik gabe, zera da: Duque de Mandastik Aldakonearainoko bidea egiten duen igogailua.