Le Bukowski

Urria 15th, 2007

Itzuli da. Bukowski itzuli da. Aste batzuk badira Bukowski taberna berriro ireki zela. Egin genuen, Egian Egiaz blog honetan taberna mitiko honi buruzko omenaldi-idazki bat. Hura: Bukowskiren Memorian artikuluan irakur dezakezue. Baina orain itzuli egin da, Egia Kaleko 18an dagoen musika ikonoa itzuli egin da.
Aurpegia garbituta dauka, izena aldatuta: Le Bukowski. Musika Kluba. Baina betiko izpiritua mantendu egiten du. 2005ean eraikina eraberritu nahi izan zuen enpresa jabeak eta Josu Urrutiak eta bere lankideek ez zekiten bere lan kuttunarekin jarraitu ahal izango zuten edo ez. Urrutiak aurrera pausu bat eman zuen orduan, eta lokala erosi zuen guztiz eraberritzeko.
Berritasunen inguruan, bazkaltzeko eta afaltzeko tokia dago orain tabernan, eta musika taldeek, jada, ez dute pista erdian jo beharko, orain eszenatoki eder bat izango dute.

Bestalde, web orrialde bat osatzen ari dira: lebukowski.com Guk, gure aldetik, blog-ean linkatuko dugu orrialdea. Eta zuei tabernatik zerbait hartzea gomendatzen dizuegu. Itzuli da. Bukowski itzuli da!

       

ketari.jpg

Arrtikulua hau gaztelaniaz irakurri nahi baduzu sakatu hemen.

Iruzkin bat to “Le Bukowski”

  1. Iban Says:

    Suena bien… Egiya esan Donostin eztao taberna on askoik asike apuntau inberkoet. Aber egunen baten zerbait hartzea inbitatzeiazun y me enseñas tu barrio, del q estás tan orgulloso… Ala benga, eongogea, ayo Harry!

Iruzkin bat utzi