Memoriaren Mapan aurkitu nuen Gazteszena
Abendua 23rd, 2006Hil honetako 20an, Ruper Ordorikak, bere azken diska (Memoriaren Mapan) gure auzo dugun Egiaren kulturetxeko Gazteszenan aurkeztu zuen. Itotzerainoako aforoa zegoen. Aforo guztia, sarrera guztiak agortuak zeuden. Berarekin eszenatokian bere kitarra eta Jon Piris baxua. Biluzik zeuden, biluztutako musika egin zuten. Euskal Herriko folk musika, folk oinarrietara itzuli ziren oinatiarra eta bere musika laguna.
Azken diskoko abesti guztiak jo zituzten (”Goizabalda” ezik); bestetik aurreko diskoetako abestiek ere izan zuten lekua kontzertuan: “Bihotz begiekin”, “Martin Larralde”, “Mila gau” eta “Zaindu maite duzun hori”.
Hurrengo kontzertua, abenduak 30, Usurbileko polikiroldegian. Aste honetako aukera galdu baduzu, ez galdu hurrengoa!