Sebastian bat bada zeruan, Donosti(a) bat bakarra munduan…
Urtarrila 19th, 2007Iritsi da, iritsi. Iritsi da donostiarron egun handia. San Sebastian eguna, hain zuzen. Danborren, barrilen eta makilen soinu indartsuek blaituko dute eguna. Ez du axola euriak, ez du axola hotzak. Denok atera behar gera kalera, gazteenetik zaharrenera.
Eta nola ez Egiak ere bere danborradak aterako ditu kalera. Lehenengo postuan Ur Zaleak dugu, 1936. urtean hasi baitzuen bere lan gogorra, Egia auzoko lehen danborrada osatuz. Gero, 1978. urtean Donosti Gain danborradak hasi zuen bere abentura. 1983an, berriz, Arrano Elkarteak eta, azkenik, eta ez horregatik eskasago, Maria Reina danborrada hasi zen desfilatzen 2000. urtetik hona.
Hala izanda, Egian Egiazetik San Sebastian egun zoragarria pasa dezazuen espero dugu. Eta geure donborradei, kaleak musikaz eta danbor hotsez alaitzea espero dugu.
Azkenik, Egiako danborraden ordutegia jarriko dugu:
UR ZALEAK - URTARRILAREN 19-20ko GAUEAN 0:00tan
DONOSTI GAIN - URTARRILAREN 20ko GOIZEAN
ARRANO ELKARTEA -URTARRILAREN 20-21ko GAUEAN 0:00tan
MARIA REINA - URTARRILREN 20ko ARRATSALDEAN
Urtarrila 21st, 2007 at 2:49 pm
Hola, ya ha pasado el gran Dia de Donosti, espero que todo el mundo lo haya pasado bien. Yo por lo menos si.
Tambien estuve sacando fotos de la tamborrada infantil y si quereis echarles un vistazo:
http://www.fotosdonosti.com/thumbnails.php?album=37
Saludos
Urtarrila 21st, 2007 at 11:01 pm
Guretzako ere esperientzia itzela izan zen. Egia da jaia gehien bat bertokoentzat dela, baina gure lagun Alex eta Harkaitzen esku bilbotarrok jaian murgiltzea lortu genuen.
Bitxia da jaia, hori aitortu beharra dago, baina hurbiltzea merezi du inongo zalantzarik gabe!
Aupa Donosti!
Urtarrila 22nd, 2007 at 1:06 am
Eskerrak bakarra dagoela. Pentsazazu 200 lekutan danborrada aldi berean egiten. Gor geldituko giñateke