“Tabacalera”k kultura gorde?

Urtarrila 12th, 2007

Urteak badira Tabacalera enpresa Egia den geure auzotik Errioxara aldatu zutenetik, eta zer da Cristina Enea parkearen ondoan mantentzen den harri egitura hori? Udalaren ekimenez Kultura Garaikideko Zentro Internazionala bihurtu da edo,  gutxienez, hura egiten saiatzen ari da. Baina zein da udalak hura horrela antolatzeko kontuan hartu dituen irizpideak?

Hasieran, Oscar Terolen Made in China programako platoa izan zen. Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Euskal Mediateka Digitala jarri nahi zuten hartan, hots, sarean edukin kultural anitza eduki genitzan. Baina udala ez zegoen ados. Harren ordez, bilera haietan, Donostiako liburutegi nagusia eta Euskal Herriko liburutegi nagusiarengatik egin zuen apustua. Ez bata eta ez bestea. Azkenean zentro kultural hori jarri zuten.

Geure ustez, eraikin hori probetxuzko zerbaitetan erabili zitekeen. Adibidez, Euskal Filmoeka han ezartzea. Egin hitzazue zuek ere proposamenak. Zertan bihurtu nahi dugu Tabacalera?

 

 

 

Tabacalera aurretik        Tabacalera albotik        Tabacalera atzetik

3 Iruzkin to ““Tabacalera”k kultura gorde?”

  1. Tuki Says:

    Barkatu, mila ideia gehio egon ziren; eta garrantzitsuena, beharrezkoa zelako eta oraindik delako, kultur ondasunaren zentru bilatzearena izan zen, zeinetan Aranzadi eta ondare arkeologikoarentzat gune bigurtu behar zuten, besteak beste.

    Gaur egun Gipuzkoak ez dauka bere ondasun arkeologikoa esposatzeko edo babesteko gunerik. Era bat ahantzita dagoen asuntua da. Lotsagarria da oraindik behar- bezelako museo arkeologi- etnografikoa ez izatea ez Donostian, ez eta Gipuzkoan ere.

    Tabakalera horretarako egokia zen…

    Berriz ere, Udala kulturaren oztopo bilakatu da.

  2. gorri Says:

    Nire blogean idatzi dut. Oso ona

  3. TBK eta beste izen asko-- Egian Egiaz Says:

    […] Euskal Gobernuak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak sustaturik, lantegi historiko hau “kulturaren fabrika sortzaile” bihurtu nahi dute. Lehen ere hitz egin dugu proiektu honen inguruan, “Tabacalera”k kultura gorde? artikuluan. Bada, hasia da dagoeneko tabako fabrikaren eraldaketa prozesua. […]

Iruzkin bat utzi