TBK eta beste izen asko
Martxoa 27th, 2007Dirudienez, hasi dira “Tabacalera“, edota orain deitzen dioten moduan TBK (Akronimo moderno eta euskaldundua), bere erreforma prozesuak hasiko ditu laster.
Euskal Gobernuak, Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak sustaturik, lantegi historiko hau “kulturaren fabrika sortzaile” bihurtu nahi dute. Lehen ere hitz egin dugu proiektu honen inguruan, “Tabacalera”k kultura gorde? artikuluan. Bada, hasia da dagoeneko tabako fabrikaren eraldaketa prozesua.
Lehen urratsa, proiektu arkitektonikoa agentzia bati egokitzean datza. Hark, eraikina birmoldatu egingo du. Eta galderak sortzen zaizkit niri. Hain gaizki al dago eraikiniaren egitura, birmoldaketa oso bat beharrezkoa dela? Edota, epaitegi berriarekin egin zuten legez eta San Telmo museoarekin egingo duten legez, eraikuntzaren zati “historiko” bat mantenduz, gehigarri moderno bat gehituko diote? Eta zein funtzionalitate du honek? Eraikuntzaren itxura izen berriarekin bat etorrarazi? Hau da, CICC (Centro Internacional de Cultura Contemporánea) izena, gaurkotasuna duen fatxada betekin uztartu.
Baina arkitekturaren inguruan beste gauza asko esan ditzakegu. Imaginatu. “Tabacalera”, TBK, Tabakalera, CICC, edo dana delakoa, proiektu handiago baten barnean dago. Eraikuntza RENFEko estazioaren ondoan dago eta inguru guzti hori erreformatu egin nahi da, zeren eta han, estazio ondoan, azpian hobeto esan, Autobusentzako Geltoki Inermodal delakoa eraiki nahi da. Orduan, galdera berri bat sortzen dut: “Tabacalera”ko proiektu arkitektonikoa, hori baino zerbait gehiago al da? Beste hitzetan, geure alkateak aurrekanpaina aurreratu du (eta barkatu pleonastia), makro-proiektu azkarrak bultzatu nahi al ditu, Hiriari kuntsultarik egin gabe, bere onuran bakarrik pentsatuz?
Nire ustez, hori da kasua. Egoera hau Gorri: Donostiarren HITZA! blogean salatu egiten da. Haren irakurketa, gomendagarria oso. Baina harira itzuliz, proposatu duten proiektua 2013. urtean bukatuko da, eraikinaren ehungarren urteurrena ospatzeko asmoarekin. Beraz, sei urtez inongo erabilgarritasunik gabe egongo da eta, agian, Victoria Eugenia antzeztokiarekin gertatu zen berdina gertatu daiteke. Hots, Udalak sei urtez eduki dezake eraikina bahiturik.
Noski, sei urte pasa ondoren eskaintzen digutena izugarria da: umeenzako sormen tailerrak, zinema emanaldiak egiteko lekuak, arte erakusketak (arte modernoa, nola ez) eta beste abar luze bat. Baina eskaintza horiek guztietatik zeintzuk dira beteko direnak? Agian, sei urte horiek pasa ondoren Canovas eraikinarekin gertatu bezala, Odon Elorzaren udal honek eraikitakoa behera bota nahiko du. Agian, agian…
Eta batzuk eraikinarentzako izen bateratu politt bat bilatzen duten bitartean, eta alkateak hauteskundeak prestatzen dituen bitartean, 21 000 metro karratu baino gehiago modu eraginkorrean erabili gabe daude eta, are okerragoa dena, Hiria inork kontsulta dezan itxaroten diardu.
Martxoa 27th, 2007 at 4:24 pm
Bai, aspaldi salatu nun tabakaleraren egoera. Halako eraikina, halaki lekuan eta hutsik.
Lotsagarria, benetan.
Martxoa 27th, 2007 at 5:11 pm
Arrazoi Guztia daukazu. Hala zerbait egiten duten.
Martxoa 27th, 2007 at 5:12 pm
Entrar en el blog de mi amigo gorri que se lo curra!
Martxoa 28th, 2007 at 2:48 pm
eta ez hori bakarrik. dirudienez gaur, izenekin eta helburuekin jarraiki,gaur Sagües auzoan egingo den kristalezko eraikin super maravilloso eta abarrek, Surf-aren kulturako gune izango dela esan du. noski, Donostiak Hawaiek bezalako surfista afluentzia du urte osoan. Metro karratu galduak eta ELEKTORALISMO asko. ELEKTORALISMOA, ELEKTORALISMOA, ELEKTORALISMOA hiriaren kontura.
Martxoa 28th, 2007 at 9:02 pm
Ez zarete nola egiatarrak ibili ginen Egiatik bainujantziarekin igerilekuak proposatzeko ba orain berbera!
Martxoa 28th, 2007 at 9:05 pm
Ba nik uste dut hori aurkezpen ona dela bakarrik. Funtzeskoa da barruko proiektu bat eukitzea. Ez eukitzea esparru bat, polita, ederra, arkitekto ospetsu bat egindako lekua, ta gero bete zozer bilatzen dugun merkatuan (sic). Lehenengo ikusi behar dugu zer behar dugun ta gero egin behar duguna. Adibidea Bizkaian da BEC. Bada posible lehenengo sasoian arrakasta eukitzea, baina … azkenean egia etortzen da ta kalabaza bihurtzen da berriro. Ezer ez gehiago.
Martxoa 30th, 2007 at 1:44 pm
harri, badut nere blog-a
terryanorga.wordpress.com