Uraren Eguna Cristina Enean
Martxoa 21st, 2007Uraren Eguna dela eta, Egia gure auzoan kokatzen den Cristina Enea fundazioak, bere Ingurugiro Hezkuntzaren Programaren barruan, konferentzia batzuk esakainiko ditu gaur-bihar artean.
Gaur, hilaren 21, 17:30ean lehen konferentzia edo hitzaldia eskainiko dute Pedro Arrojok eta Carmen Megallónek, “Conflictos En Torno Al Agua Y Alternativas Noviolentas” izenpean. Gero, 18:30ean, Udalaren Giza Eskubideen departamentuak sensibilizazio kanpainia bat egingo du. Azkenik, Antzoki Zaharrean “Si le vent soulève les sables” filma erakutsiko da Giza Eskubideen V. Zinema-Lehiaketaren barruan.
Bihar, berriz, martxoak 22, arratseko 18:00tan, José Pablo Ortíz de Galisteok beste konferentzia berri bat eskainiko digu: “Meteología Polar: Comprender Los Impactos Globales”.
Interesgarriak izan daitezke konferentzia hauek, munduko klima antropikoki aldatzen ari dela pentsatzen dutenentzat. Besteentzat, arratsa pasatzeko modu egokia ere badela esan behar dugu.
Martxoa 21st, 2007 at 6:05 pm
Oso interesgarria.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila ere, UNESCO Etxearen eskutik jardunaldi batzuk antolatu ditu, Hondarribin, zuengandik hurbil, ere burutuko direnak.
‘Ura eta Lankidetza: Euskal Herriak Milurtekoko Garapen-Helburuetan eginiko ekarpena’:
http://www.unescoeh.org/base/berriak.php?hizk=eu&id_atala=1&id_azpiatala=1&zer=orokorrean&nor=190
Badirudi ura eta honelako gaiei buruz gero eta garrantzi handia ematen diogula!!
:)
Martxoa 22nd, 2007 at 5:05 am
Uraren arazoa gero eta larriagoa da, baina ez soilik dakartzan ikuspegi ekologiokoatik. Iada hasiak dira munduko zenbait tokitan gatazkak ura dituztela medio; Tigris eta Eufrates arroan edota ekialde hurbilean.
Argudioak ez zaizkigu faltatzen kontzientziatzeko.