Zer ordu da?

Otsaila 19th, 2007

Denok ditugu gure auzoak berezi edo kurioso egiten dituzten elementu edo ezaugarriak. Egia gure auzoan adibididez, Polikiroldegiko plaza parean, eguzki erloju bat dugu. Inoiz ez dut ulertu oso ondo nola funtzionatzen zuen, inoiz ez zuelako ordu zuzena markatzen. Baina, oroitzapenak gaurkotuz, txikiak ginenean eta erlojurik ez genuenean, plazan pasioan edota eserita zeuden aiton-amonek, ezpainetan irripar batekin esaten ziguten, “Han duzue erlojua. Hura begiratu.”

Post edo sarrera hau, erloju harrentzako gorazarre bat besterik ez da. Auzo guztiek dituzte halako txokoak, zeintzuk dira zuenak?

Eguzki Erlojua

 

6 Iruzkin to “Zer ordu da?”

  1. gorri Says:

    bai guztiok daukagu oroitzapenak auzoko gauza bitxiekin, erlojuak, plazak, jolastokiak…
    Ni ez naiz Egiakoa baina aspalditik ezagutzen dut erloju bitxi hori.

  2. Irati Says:

    Nire txokoa Kristina-enea parkean dago. Ate nagusitik sartu eta aurrerantz piska bat jarraituta, eskubialdean dagoen zulo antzekoa da.

    Bide batez, nire txikitako, lehenoko, betiko, benetako parkea aldarrikatu nahi dut. Odon alkateak izugarrizko txikizioa egin du!

  3. Tuki Says:

    AITOR IKASTOLAKO PARKEA!

    EL PUENTE DE LOS ENANITOS ETA EL POZO DE LA BRUJA…

    ZELAKO OROITZAPEN ONAK! PARKE HORRETAN IKASI NITUEN GAUZA ASKO (NUNCA LE DES DE COMER A UN CIERVO QUE SIEMPRE TE MUERDE O NO TE METAS UN PATITO A LA MOCHILA QUE TE ENSUCIARÁ TODOS LOS CUADERNOS). JAJAJA!

  4. Tuki Says:

    Groseko auzoan Txofre plaza dut sinbologi bereziarekin gogoan. Han ordu asko pasatu ditut eta nire lehenengo maitemintzea han izan zen, gau ilun batean futbolean jolasten nuen bitartean… Aiiiiisssss!

  5. Tuki Says:

    Eta Egian auzoan, hainbeste ordu pasatu nituela ere, oso oroitzapen onak ekartzen dizkidan zonaldea Latxaga- Konkorronea bide hori da. Egunero- egunero egiten nuen bidea, nire kuadrilakoak zirenekoekin… Eta gero bueltan, haiekin, abesten eta kotileoak kontatzen…

  6. Tuki Says:

    Eta Antiguan, nire hirugarren auzoan, niretzat sinbologi gehien duen lekua Lourdes Txiki da (Antiguakoa dela diot, baina Igeldokoa izan daiteke), baina ez sinistuna izateagatik, baizik eta leku harek badu zerbait erakargarria, bitxia, lasaia… Oso polita…

Iruzkin bat utzi